XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ametsak eta helburuak

Urte sasoi interesgarrienetako bat estreinatu dugu astearekin batera: balantzea egin, ametsak ez direla bete konturatu eta datozen hilabeteotan ze helburu izango ditugun erabakitzeko sasoia.

(...) Ametsak eta helburuak ez dira gauza bera.

Ametsak betetzea ez dago norberaren esku.

Helburuak lortzea ere ez beti, baina lortzen saiatzea bai.

Halere, badute antza: helburuak ez lortzea edo ametsak ez betetzea ez da trajedia.

Benetako trajedia bizitzan ametsik edo helbururik ez izatea da.

ARANTXA ITURBE

EL DIARIO VASCO